Denbora gutxian, kaleak mihise bat bilakatu zuren. Paretan paperezko orri ikaragarriak. Gazte basatiak hiria koaderno batetik hartu dute. Eta ni, gurutzatzen diren mezuei arreta jartzen hasi nintzen. Ahots harro eta diskretuetan. Iraganari buruz eta orainaldiari guruz hitz egiten dutenei arreta jartzen.
Marrazkiak biltzen hasi nintzen, kale artisten pausoak jarraitzen, han eta hemen utzitako esaldiei argazkiak ateratzen… Pixkanaka pixkanaka bilduma arraro bat sortzen hasi nintzen; besteak nola sentitzen diren kontatzen didan bilduma.
Graffitiak eta marrazkiak eta inprobisatu eta espontaneo batean egiten dira eta haietan sistemarenganako kritika, hausnarketa, sentimenduak… gurutzatzen dira. Imagionario kolektiboaren zati dira. Giza izaeraren egunkaria, gaua hurbiltzen denean idatzia.