Pariseko auzo urrutietako batean bizitzera joan eta gero, Laure, hamar urteko neskatxa bat, bete itxura eta ile motza mutil bat izanen balitz bezala jokatzeko aprobetxatzen du. Bere “Michael” paperean, egoera korapilatsuetan murgiltzen da; eta Lisa, bere lagun talde berriko neska bat, beratan erakarrita sentitzen da.
Zinemak generoari buruzko gaia gizakiarekin izaerarekin harremanetan jarrita askotan agertu da, baina gutxi dira genero identitatea haur eta nerabeengan lantzen duten filmak; kasu honetan, Céline Sciammak naturalitate eta normaltasunez lantzen du gaia, antzezle gazteak erabilita ikusleei sentsibilitatea eta gozotasun sentsazioak desio eta errugabetasunarekin nahasten ditu, askotan nerabezaroko zailtasunetik kanpo daudenak.
Ikusleen Saria (Gijoneko Festibala: Ikusleen Saria, Rellumes Arloa), Epaimahaiaren Teddi Saria (Berlineko Zinema Festibala) Ikusleen Saria (Frameline San Francisco Festibala), Ikusleen Saria eta Emakume Aktorerik Hoberena (Bafici Festibala, FIPRESCI), Ikusleen saria (Gaze Dublin Festibala)