Tren bidaia bat Parisera. Begiradak gurutzatzen dituzten bi ezezagun, keinu sinple hori Alix emakume frantsesaren (Emmanuelle Devos) eta bagoian bere parean eserita doan gizon irlandar misteriotsuaren (Gabriel Byrne) bizitzak aldatuko ditu. Alix antzerki antzezlea da eta Parisera kasting batean parte hartzeko doa. Doung Londresen literatura irakasleak da eta lagun baten hiletara doa. Kasualitatea eta erakargarritasuna aliatu ikaragarri onak dira abentura baten tentazio bizigarria sortzeko. Zalantzak, ametsak, ilusioak eta beldurrak; hauek dira gure protagonistek gurutzatzen direnean edukiko dituzten sentimendu eta sentsazioetariko batzuk.
Frantses zinemaren mehesatun eta maitasun erakusketa jada ikusia den istorioa kontatzeko momentuan, baina zuzendariak oso ongi landua: begiradak, konplizitate keinu lehunak, eta topaketa sexualetatik haratago doazen kimika. Elkarrizketa ohikoetatik ihes egiten du, isiltasun momentu asko erakutsiz, soinu banda oso suabe batekin, baina oso presente dagoena. Bere aldetik Gabrial Byrne Emmanuelle Debosen partenaire bikaina bilakatzen da, frantses zineman geroz eta garrantzi handiagoa hartzen hari den aktore frantsesa.
Aktorerik Hoberena eta Pelikularik Hoberena (Cabourg Romantic Film Festival), Zuzendaririk Hoberena (Chicagoko Zinema Festibala), Aipamen berezia Emmanuelle Devos (Haifa Film Festival), Bigarren Aktorerik Hoberena -Laurent Capelluto-, Magritte Sariak, Belgica).