Hegaldiei buruz prestatutako Ikuspuntu programak oraingoan Filmoteka bisitatzen du abiazioaren beste aldea erakusteko intentzioarekin: zerutik airea sentitu daiteke, distantzia handiak konektatzeko ametsa bete daiteke, hegazti bat izanen bazina bezala sentitu… baina beste aldetik ahalmen hau gerrarako erabili daiteke, eta baita espioitza edo gizakiak airetik aurrera eramaten dituen beste gauza maltzur askotarako ere. Harmut Bitomsky dokumentarista alemaniar handiak 90. hamarkadan filmatu zuen lan hau, aire munstro baten erretratu itzela eginez, B52 hegazkin bonbaketari mitikoa, aldi berea, mende honetako Estatu Batuetako aire eta lur dominazioaren ikur bilakatu zena. Beste estilo bitxia alde batera utzi gabe, Bremenen jaiotako zuzendari hau ez da airean geratuko, lurreko kontra-planoa bilatzen d u ere. Bitomsky-k 2.250 tona bonba jaurti zituen piloto estatubatuarrari hitz egiteko aukera ematen dio eta gero berehala Vietnamen bere emaztean erditik zatituta aurkitu zuen gizonaren testigantza aurkitzen dugu. Hegazkineko kaxa beltza guztiz irekitzen da bere ondorio guztiekin gainera, gugandik urruti ez dauden usategietatik Vietnam, Kosovo edo Irakera… Hegazkin historikoa txatarra objektu bat bilakatu arte, birziklatu eta buzeorako erabiltzen diren tramankuluetan edo urtu eta altare bateko zutabeak bilakatzen dena.
Berlinen 2001an estreinatu zen film bat, dokumental bat nola pilotatu behar den erakusten digu eta horretarako zuzendariaren presentziak laguntzen du, Harmut Bitomsky, zinema saiogilea, 40 dokumentalen egile eta Filmkritik aldizkari ospetsuaren editorea hamar urtez.