Europa okzidentaleko lehendabiziko mapa nafarroako Abauntz kobazuloak aurkitu dela jakin ondoren, errealizatzailea herririk hurbilenera gerturatzen da, Arraitz (Ultzama Bailaran), bere eskuekin, eta baita bidean aurkituko dituzten beste eskuekin beste mapa bat sortzeko. Mapa kontenporaneo bat, jaiegun garrantzitsuak, eguneroko errituak eta etorkizuneko ohiturak. Baina laster egiten hari direna mapa bat ez dela ohartuko dira. Egia esan, bi mapa dira. Bi gutxienez.
Dokumentalak hau X Films 2014 saria jaso zuen, Nafarroako Gobernuko Ikuspuntu Dokumental Zinema Festibal Internazionalak emandakoa.
Abauntzeko mapa harri bat da, Abauntz kobazuloak aurkitutakoa (Arraitz Orkin, Ultzama Bailara) eta kristo haurreko 9815 urte ingurukoa da. Bere azala burilarekin eginiko errepresentazio grabatuekin estalita dago, estilo franko-kantabriarreko arte paleolitikoko patroia jarraitzen duena. Bertan inguruko ezaugarri geografiko garrantzitsuenak agertzen dira, gaur egun ere ikusteko aukera dugu: San Gregorio mendia eta haitzuloaren artean dagoen mendi zintzurra, udaberrian putzuak dituen Zalzadain erreka, etab. Gainera bi ahuntz talde agertzen dira ere,errekaren bi aldeetan. Europako aurkikuntza garrantzitsuenetariko bat da, bere adinagatik eta egiteko erabilitako errekurtso teknikoengatik, hala nola superposizioa erabilita egindako ahuntzak irudikatzen perspektiba, harri blokearen pitzadurak erabilita eta baita autorearen ikuspuntu subjektiboa kobazuloko hasieratik.
Saioa Aitor Gametxok aurkeztuko du.