Europar mailako ikus-entzunezko sorkuntzen lehiaketan aurkeztutako lan finalisten proiekzioa eta sari ematea. Iruñeko CTL. Formacion Ingalen y Sonidok antolatutakoa, Nafarroako Filmotekaren laguntzarekin.
30 dira aurkeztu ziren 50etatik finalera iritsi diren lan audiobisualak. Esperimentazio bisualeko lanak internet bidez bidali dira Europa osotik. Herrialdeak kontuan hartuta, lan gehien aurkeztu dituzten herrialdeak Espainia, Bulgaria, Erresuma Batua, Italia, Suitza eta Frantzia dira. Erkidego autonomikoak kontuan hartuta, inskribatu diren lan gehienak Nafarroa (parte hartzaileen ia erdia), Euskadi, Katalunia eta Madrilgoak dira. Parte hartu duten egileak afizionatuak zein irudi eta soinu eskoletako, unibertsitateetako, diseinu eskoletako edota europar zinema eskoletako ikasleak dira, baina baita errealizazio eta zuzendaritza profesionalak ere. Saioa, 2017an bere laugarren urtea betetzen duena, bideo formatuan egiten diren esperimentazio bisualak ezagutarazi eta haien alde lan egin nahi du.
“CTL 59 segundos”-eko Epaimahaiak hiru sai emanen ditu 30 laneetan sakabanaturik: “CTL 59 segundos” sorkuntza audiobisualik hoberena (diploma bat eta 1.000 eurorekin saritua), Epaimahaiaren Aipamen Berezia Nafarroako errealizatzaile hoberenari (diploma) eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia lan esperimental hoberenari (diploma).
On-line lehiaketa hau Iruñean 2013an bideo sorkuntzatik ateratako lan artistikoak ezagutzera eramatearen helburuarekin jaio zen, “helburu artistikotzat” komunikatibo edo informatiboa ez duen edozein lan kontuan harturik, eta lan esperimental, formal, poetiko edo filosofikoak bultzatuz; eta Europa, zehar aurkitzen diren egile ezberdinak elkar harreman artistikoaren alde lan egiten du.