Asko idatzi da sorginkeriari buruz, ehunka pelikula filmatu dira eta milaka elezahar kontatu dira, denborarekin galdu egiten direnak. Ia guztia gezurra da. Beldur, sineskeria eta interes politikoaren ondorio dira.
Denok daukagun sorgin baten irudia buruan. Marrazki bizidun, zinema, antzerkitik eratorrikatoa. Shakespeare, Goya, Edurnezuriri zor diegu. Sorgin, Meiga, fatillera, lamiak... Izen asko eduki dituzte eta forma anitzak. Hala ere, folklorearen atzetik, sufrimenduz betetako errealitate bat dago. Gaur egun badakigu, 125.000 pertsonetatik, ia denak emakumeak zirenak, XVI eta XVII mendeetan Europan sorkinkeriaz leporatuta, 50.000 suan erre zirela, erdia Alemanian.
Baina, noiz hasi zen jazarpenaren zoramen hau? Nortzuk ziren sorgin horiek eta zergatik ziruditen horren arriskutsuak? Nafarrora egiten dugu bidaia, gure herrialdean izan den sorgin-ehizarik odoltsu eta famatuena ikertzeko: Zugarramurdiko sorginena, Satan protagonista moduan hartu zuen histeria kolektiboko fenomenoa, 1610ko Logroñoko autodefearekin eta sei pertsona bizirik erretzearekin amaitua. Laster landa-mundu batean murgilduko gara non, ezer da dirudiena eta bizilagunen arteko traizioak egunero ematen diren.
XXI.mendeko ikusleek, heziak eta kulturadunak, sorginak fantasiazko zer edo zer direla susmatzen dute. Baina agian gizonen buruan betidanik bizi izan direla eta munduaren gaitz guztien errudun izatea leporatzen zietela ez dakite. Zorigaitzerako kausa bat aurkitu behar izan zen. Bidean, akelarreak, deabrutze kasuak, sektak, araoak, edabeak eta kobazulo hutsetan egindako erritual maltzurrak asmatu behar izan zituzten.
Deabrua ez dugu ikusten.
Dokumentalaren egileekin aurkezpena eta hizketaldia egongo da.