Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Iruñeko txoko eta nostalgiak IV: San Zerningo Burgoa

Irailaren 7a, osteguna
20:00 O.

 Nafarroako hiriburuari buruz egindako serie dokumentalaren laugarren kapitulua da Iruñeko txoko eta nostalgiak IV: San Zerningo Burgoa/ Rincones y nostalgias de Pamplona IV: El burgo de San Cernin.
    Lan hau Iruñeko burgo horren historian murgiltzen da eta Manuel Monjek bertako kontakizunak eskaintzen ditu, bere haurtzaroko memorietan oinarrituta dauden kontakizunak, hain zuzen ere. Burgo horretako dorrea eta San Zerningo oilarra dira aipatzen dituen ikurretako batzuk.
   Antonio J. Ruizek egin zituen dokumental guztien antzera, honetan ere irudi zaharrak agertzen dira. Besteak beste, irudi hauek ikusi ahal dira: Niceto Alcala Zamora eta hari jarraian joaten zen martxa Navas de Tolosa kalean (1932), 1930ko sanferminak, dantza jaialdi bat 1953ko sanferminetan, 1940.hamarkadako Takonerako lorategietako irudiak, Zudaireetako kolonietako oporrak (1946) eta Enrique Solerrek (dokumentala berari eskainita dago) grabatu zituen Irati trenaren azken ibilbidearen irudiak (1955).
   Dokumentaletan espezializatu zen egile nafar honen obra guztia Nafarroako Filmotekan dago gaur egun, bere familiak Nafarroako Gobernuari eman baitzion.
Rincones y nostalgias de Pamplona IV: El burgo de San Cernin (Espainia, 1996)
 
Zuzendaritza, gidoia eta muntaia: Antonio Jose Ruiz.
Argazki-zuzendaria: Pablo Calatayud.
Soinua eta Grafismoa: Jose Javier Vidaurre.
Aholkularitza historikoa: Juan Jose Martinena, Jose Joaquin Arazuri.
Ekoizpena: Iruñeko Zinema Ekoizpena/Cine Pamplona Producciones Cinematograficas.
Aurkezlea: Manuel Monje.
Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 60 min.
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 14a, osteguna, 18:30 O.
Ipuin hau ez da bukatu

Irailaren 21a, osteguna, 20:00 O.
Trashumantzia / Erronkariarren Abelbidea

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.