Ekainaren 19 eta 22a bitartean 10 eta 16 urteko hamalau gaztek Nafarroako Filmotekak antolatzen duen tailerrean parte hartu zuten, zehazki, Zinema super 8 mm formatuan egiteko tailerrean. Ikasleen gehiengoak 2016ko udan antolatutako lehen tailerrean ere parte hartu zuten eta, hori dela eta, bigarren ikastaro honetan dagoeneko istorio bat filmatzeko antolaketa lanetan hasi ziren berehala. Filmazioak bi egun iraun zituen eta super 8 mm formatuan filmatu zituzten irudiekin 5-6 minutu irauten dituzten film laburrak osatu zituzten.
Esperientzia osatzeko, film labur horiek estreinatu eta proiektatu egin behar dira. Opera primae horien estreinua Nafarroako Filmotekan izanen da eta bertan egileak ere egonen dira.
Honako hauek dira tailerrean parte hartu zuten ikasleak: Elena Iturralde, Asier Ros, Esther Monreal, Miguel Angel Monreal, Ignacio Monreal, Tom Loughran, Alvaro Indurain, Iker Aranguren, Amaiur Fernandez de Arroyabe, Uriel Tiberio, Niobe Arregui, Iago Arregui, Atia Arregui eta Teo Guerrero. Mirada Nadir Elkarteko Joaquin eta Elvira izan ziren tailerreko irakasleak.