Trashumantzia (Trashumancia,Espainia, 1984)
Zuzendaritza eta gidoia: Javier G. Purroy
Ekoizpena: Francisco Antonell, Nafarroako Foru Diputaziorako.
Muntaia: Jose Luis Angeles
Soinua: Mikel Chamorro
Iruzkinak: Pedro Lozano
Hizkuntza: J.B gaztelaniaz.
Iraupena: 23 min.
Nafarroako transhumantziari buruzko dokumentala da. Erronkariko eta Zaraitzuko bailaretatik Bardearaino egiten da transhumantzia, Errege Abelbidetik bidea eginez. Dokumentalean ikusi daitezkeen irudietan artzainak eta abereak ageri dira, ibilbidearen gogortasunaren testigantza zuzena emanez. Ardiekin batera joaten ziren gizonek hilabeteak igarotzen zituzten etxetik kanpo, eta zorion handiz itzultzen ziren bueltan euren senideekin berriz ere elkartzeko.
Erronkariarren Abelbidea (Espainia, 2009)
Zuzendaritza, gidoia eta argazkia: Domingo Moreno.
Ekoizpena: TVE, Domingo Moreno PC
Musika: Joaquin Pardinilla
Narratzailea: Jesus Brotons
Muntaia: Luisa Latorre eta D. Moreno
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz.
Iraupena: 30 min.
Sanz anaiak transhumantzia praktikatzen duten Nafarroako mendialdeko artzai familia bateko kideak dira. Erronkariarren Abelbidea jarraitzen dute: Erronkariko bailara eta Nafarroako Pirinioa, Bardearekin eta Las Cinco Villas Aragoiko eskualdearekin lotzen dituen ibilbidea. Artzai ezagunak dira, euren ardiek gardentasun handia mantendu baitute Nafarroako ardi arraza propioa babestuz. Gainera, azken 60 urteetako artzaintza estentsiboaren garapenaren xehetasun guztiak ezagutzen dituzte.
Dokumental hau Oinatz Transhumanteak, Transhumantzia Espainian (“Huellas trashumantes, trashumancia en España”) seriearen atala da.