Bartzelonako portuko jatetxe batean, lagun talde bat harrituta utzi dituen berri baten inguruan ari da hizketan: klase altuko neska gazte bat kaleko txakurrak lapurtzen ditu. Berri horren inguruko egia deskubritzeko, haien lagun min Juani laguntza eskatzen diote. Jakintsua, xumea eta bizitza bohemioan murgildutan bizi den lagun berezia da Juan. Neska gaztearen jarrera azaltzen duen arrazoiak aho zabalik utziko ditu lagun guztiak.
Mihuraren umore paregabea erakusten du obra honek, bere anai Jeronimoren egokitzapenaren bitartez. Aktore sekundario multzo bikainaren laguntzaz, erabat surrealista den umorezko korapilo honi sinesgarritasuna ematen diote.
Zinema historialari eta kultur kudeaitzaile Felipe Cabrerizok aurkeztuko du saioa.