Andaluziako padurako barruti baten jabearen semea da Jose Luis. Isolatuta bizi da antzineko familia gertaera batekin obsesionatuta. Gertaera hartatik, emakume baten argazkia eta irudia besterik ez dira gelditzen. Sevillara doa bizitzera eta festa batean Vera, Poloniako kondesa bat, ezagutzen du. Verataz beherala maitemintzen da. Beste gonbidatu batzuk ere ezagutzen ditu eta, pixkanaka, familiako misterio zaharraren inguruko datu berriak ezagutzen ditu.
Claudio de la Torre antzerki zuzendariaren laugarren eta azken pelikula da hau. Doñanako irudi ikusgarriak erakusten ditu (La isla minima pelikulak baino 70 urte lehenago) eta Hitchcocken Rebecca filma oroitarazten digun ukitu gotiko eta fantastikoa duen argumentua sortzen du. Bitxikeria gisa, padurako barrutian egiten duten festa batean Lola Flores gaztea agertzen da dantzan.
Zinemaren historialari, zuzendari eta gidoilari Santiago Aguilarrek aurkeztuko du saioa (La Cuadrilla-ko kidea).