Taris (La Natation. par Jean Taris, champion de France, Frantzia, 1930)
Zuzendaritza: Jean Vigo
Argazkia: G. Lafont, Lucas Porocede (ZetaB)
Hizkuntza: J.B. frantsesez, gaztelaniako azpitituluekin.
Iraupena: 9 minutu.
Taris, roi de l'eau izenburupean ere ezagutzen den film honek Jean Taris igeriketa txapeldunaren estiloa aztertzen du. Zehazki, herrestatze, breaststroke eta beste igeriketa teknika batzuk ikertzen ditu. Kamara motela, ur-barruko argazkia eta ur-barruko argiztapen dramatikoa dira, besteak beste, lan honetan Vigok erabiltzen dituen teknikak.
Itsasoko zaldia(L’Hippocampe, Frantzia, 1933)
Zuzendaritza eta gidoia: Jean Painleve
Musika: Darius Milhaud
Hizkuntza: J.B. frantsesez, gaztelaniako azpitituluekin
Iraupena: 15 minutu
Ur-azpiko irudiak grabatzeko, kamera kubritzeko kutxatila bat erabli zuen Painlevek pelikula honetan. Kutxatila erabili zuen lehen eta azken filma izan zen Itsasoko zaldia (L’Hippocampe/Seahorse). Beranduago, itsasoko izaki baten itxura hartu zuen kutxatila hura modari lotutako enpresa baten ikur bilakatu zen, eta pelikulari lotutako koilareak, eskumuturrekoak, inprimatutako oihalak eta zapiak saldu zituzten.
Ingurua(El cerco,Espainia, 2005)
Zuzendaritza eta argazkia: Ricardo Iscar, Nacho Martin
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz
Iraupena: 12 minutu
Milaka hegaluze sartzen dira urtero Mediterraneoan. Gizakiaren eskutik, ordea, odola eta heriotza nahasten dituen erritual batean sartzen dira: hirurehun hegaluze sarez osatutako inguru batean erortzen dira. Beldurrez, isatsekin zipriztintzen hasten dira eta sare borobilaren inguruan urezko errezel bat sortzen dute. Gainezka egiten duen naturaren irudiak dira.
2006an Berlingo Nazioarteko Jaialdian Europako film labur onenaren saria jaso zuen. Sari bera jaso zuen 2007ko Veneziako Mostran.
Itsasoa(El mar, Espainia, 2010)
Zuzendaritza eta gidoia: Víctor Iriarte
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz
Iraupena: 21 minutu
Zinemastea/Krea Gasteizko Zinema Jaialdiak eguneroko bat grabatzeko gonbitea luzatu zidan. Gasteizen igaro behar nuen astean zehar grabatu behar nuen egunerokoa. Pozik, baiezkoa eman nien eta hirian dauden igerileku guztietan igeri egitera joan nintzen. Igeri egin eta pelikulak oroitzea; horixe zen nire xedea. Igeri egin, eta John Cheever eta bere istorio bat, “Igerilaria”, oroitu. Igeri egin eta zinemako historia osatzen duten pelikulen zati ezberdinak erabiliz film bat muntatu. Igerilekuak eta igerilariak agertzen ziren zatiak bildu, eta muntaia prestatu.