Nafarroako Filmotekak 948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua ekimenaren egoitzetako bat izanen da. Ekimen hau kultur arloko azoka profesional berri bat da, 400 artista eta profesionalendako topaleku bilakatuko dena, hain zuzen ere. Azoka Iruñean eginen da azaroaren 15 eta 16aren bitartean, eta jakintza arlo askotariko 70 proposamen artistiko baino gehiago eskainiko ditu. Besteak beste, zinema, telebista, antzerkia, arte plastikoak, musika, liburugintza, diskoak eta beste euskarri eta kultur industria sortzaileak ere erakutsiko diztute (ICC deritzotenak).
Ikus-entzunezkoen arloan, 948 Merkatuak sektore horretakoNafarroako profesionalak babestuko ditu, azken urteetan egin dituzten ekoizpenak sustatuz. Azokaren egunetan, goizetan Baluarten eginen diren jardunaldietan, pitching gauzatuko da hamar bat proiektuei dagokionez. Arratsaldeetan, berriz, Nafarroako Filmotekan lanak erakutsiko dira eta autoreek eginen dituzte lanen aurkezpenak. Saio horiek publiko orokorrarendako izanen dira.