Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Zinetika. Dance & Film Festival

Azaroaren 22a, asteazkena
20:00 O.

 
   Zinetikak zinema ikuspuntu batetik erakusten du mugimendua. Kamera eta gorputzaren arteko harreman anitzak ikertzea da helburua. Plataforma bat da, eta artisten eta nazioarteko entitateen artean loturak sustatzeko sortu zen. Azken finean, Zinetikaren xedea kultura elkartrukatzea da.
 
    Jaialdi honek klase magistral bat eta film laburrak proiektatzeko bi saio barneratzen ditu. Film laburren proiekzio eta lehiaketa azaroaren 22 eta 23 bitartean eginen da. 
 
 
KLASE MAGISTRALA
 
“FILM BAT, HIRU PLANO” (“UN FILM, TRES PLANOS”)
 
Oskar Alegria autorearen dokumentalaren azterketa egiteko klasea.
 
Narratibaren ekonomia eta baliabideen optimizazioaren gaiak landuko ditugu, beti ere irudien bitartez kontatzeko artean aplikatuz. Argiaren bitartez marrazteko teknika ikasiko dugu eta magiaren miresmenari tarte bat nola utzi ere landuko dugu. Presentzia eta ausentziak, hutsuneak, landuko ditugu. Misterioa eta bere anaia isilatasuna nola erabili ikusiko dugu. Azken ariketa: zaldi bat eta behor bat elkartzeko zazpi modu landuko ditugu.
 
Zinemaren munduan, dantzan edota bitxikerietan interesa duen pertsona ororentzako klasea da.
 
Nafarroako Filmotekako Proiekzio Aretoan eginen da, azaroaren 22an, 16.00etatik 19.00etara.
 
 
Izen ematea (doakoa): http://www.zinetikafestival.com
 
Open Screen: Urtero zinetika jaialdiak egiten duen nazioarteko deialdiaren baitako filmak aurkeztuko dira. Lehiaketatik kanpo jaialdian beste espazio bat edukitzea merezi duten filmak dira.
 
Passage 2016 FR - 15’
Zuzendaritza: Quentin Allaert (FR)
Kontzeptua: Gaël Rougegrez (FR)
 
Bi gizaki denboran eta espazioan gurutzatzen dira eta euren bizitzak adierazpen korpolararen bidez kontatzen dizkiote elkarri. Denbora bukatzen ez den bidaiaria da eta gure gorputzetan gure iragana, presentea eta etorkizuna inprimatzen ditu.
 
1180 AND MORE 2016 IT/AT - 1’21’’
Zuzendaritza eta kontzeptua: Riccardo De Simone (IT)
 
Marrazketa eta dantza elkartzen dituen ikerketa artistikoa da, estatikoari buruz dialogo bat sortuz. Irudi bakanak eskaintzen ditu eta horien artean mugimendu berezia sortzen da. 
 
Separation 2015 BE - 4’17’’
Zuzendaritza eta kontzeptua: Emre Olcayto (BE)
 
Dantza eta koreografiaren arteko bereizketa egiteko modu ezberdinak. 
 
Sail ofiziala: Sail honetan lehiaketan parte hartuko duten pelikulak erakutsiko dira, Zinetikak urtero egiten duen deialditik abiatuta. Aurten 130 proposamen baino gehiago jaso ditugu 29 herrialde ezberdinetatik. 
 
Migration 2015 USA - 13’31’’
Zuzendaritza eta kontzeptua: Daphna Mero (Israel)
 
Koreografia eta dantza nahasten dituen pieza esperimentala da. Makinaria burokratikoak migrazioaren prozesuari gizatasuna nola kentzen dion erakusten du.
 
 
Passage 2016 CA - 3’
Zuzendaritza eta kontzeptua: Michael Slobodian (CA)
 
Passage pelikula esperimentala da. Denbora irudikatzen duen pasillo baten bitartez egiten den bidaia da.
 
 
Vacuum 2016 CH - 5’17’’
 
Zuzendaritza eta kontzeptua:Philippe Saire (CHE)
 
Vacuum-ek ezinezko irudiak sortzen ditu, fantastikoak. Gorputzen interakzioa lantzen da, zulo beltz eta argi disdiratsuen artean agertzen eta desagertzen diren gorputzak erakutsiz.
 
Carte Blanche 2017 IT - 6’
Zuzendaritza eta kontzeptua: Augenblick colectivo (IT)
 Noragabeko poeta bat. Hostoz eta disdiraz betetako baso bat. Zer ordu da? Behin eta berriz datorren oihartzun baten antzera, irudimena ere etengabeko mugimenduan dago, eta mugimendu hori dantza bilakatzen da.
 
Ceci n’est pas Magritte 2016 RUS - 5’54’’
Zuzendaritza eta kontzeptua: Ivan Skorik (RUS)
 
Rene Magritteren margoetan oinarritzen den istorioa.
 
 
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 15a, asteazkena, 16:30 O.
948 Merkatua

Azaroaren 15a, asteazkena, 16:30 O.
948 Merkatua

Azaroaren 16a, osteguna, 16:30 O.
948 Merkatua

Azaroaren 16a, osteguna, 20:30 O.
948 Merkatua

Azaroaren 23a, osteguna, 19:00 O.
Zinetika. Dance & Film Festival

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.