Albisteak
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2011
Ekainak 11 asteartean, Genesis 2.0, biologia sintetikoari buruzko saioa, UPNA/NUP-eko ikasle batzuz sustatuta
Ekainaren 11n, asteartea, Genesis 2.0 ikusteko aukera izango dugu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle talde batek, iGEM proiektuaren barruan, bultzatutako saioari esker. Proiektua MITek (Massachusettseko Teknologia Institutuak) urtero antolatzen duen lehiaketaren barruan txertatzen da, eta talde bakoitzak bere sistema biologiko propioa diseinatu behar du. Helburua biologia sintetikoa jendartera hurbiltzea da eta teknologia berri horrek eskaintzeko duen potentziala erakustea. Dokumental zientifikoa eta dibulgatzailea da, hainbat jaialditan saritutakoa, bide zoragarria bezain arriskutsua aurkezten diguna.
Ipar Siberiako Siberia Berriko urrutiko irletako “mamuten ehiztarien” bizitza gogorra eta arriskutsua erakusten digu filmak. Paisaia arkaiko horretan desagertutako mamuten arrastoak bilatzen dituzte. Airean urrean sukarra sentitzen da, urre zuri horren prezioa ez delako inoiz hain altua izan. Baina permafrosteko urtzaldiak boli preziatu hori baino gehiago uzten du agerian. Izan ere, batzuetan, ehiztariek oso ongi gordetako mamutak aurkitzen dituzte, euren larru, odol eta zuntzekin.
 
    Aurkikuntza horiek oso erakargarriak dira ikertzaile errusiar eta hego korear ikertzaileentzat, mamut horien DNA erabili nahi baitute animalia horiek klonatzeko. Euren misioa zientzia fikziozko gidoi bat izan zitekeen. Berriro berpiztu nahi dute desagertutako mamuta, “parke jurasikoan” bezala. Mundu osoan zehar, bizitza berriro asmatzeko ari dira lanean zientzialariak. Naturaren hizkuntza ezagutu nahi dute, Legoren eredu batik jarraiki, bizitza sortzeko. Biologia sintetikoaren helburua guztiz artifizialak diren sistema biologikoak sortzea da. Gizakia kreatzaile bihurtzen da.
 
    Mamutaren berpizkundea teknologia iraultza berri horren lehenengo adibidetako bat da. Ariketa bat. Milioi askoko jolasa. Teknologia berriak ezagutzen dugun mundua irauli dezake… eta horren guztiaren sorrera Siberiako mugetan gertatzen ari den permafrostearen urtzaldi geldiezinean dago. 

Sundance 2018: Argazkigintza – Dokumental onena (World Cinema)
Moskuko 40. Film Jaialdia 2018: Publikoaren Saria
Seouleko 15. Eko-zinema jaialdia 2018: Argazkigintza onena
CinemAmbiente Turin 2018: Nazioarteko Dokumental onena
Green Film Network 2018: Dokumental onena
9th DocUtah International Film Festival 2018: Atzerriko Film Onena
Budapest International Documentary Film Festival 2019: Main Prize section Naked Truth
Detour Cinema del Viaggio Film Festival 2019: Film onena
 
                     
itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.