Espainiako filmotekak eta Netflix akordio bat egin dute, gure aretoetan haien film batzuk proiektatzeko.
Alde batetik, gure urriko saio berezietan, 17 ostegunean Diecisiete (Daniel Sánchez Arévalo, 2017) estreinatuko dugu. Gainera, Arkitekturako bienalaren zinema latinoamerikarren zikloan barne, 25 ostiralean Roma (Alfonso Cuarón, 2018) ikusiko dugu, film oso saritua, hiru Oscar, Goya bat, bi Urrezko Globo, edo Veneziako Urrezko Leoia irabazi zuena, beste hamarka sariz gain.