Albisteak
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011
Nafarroako Filmotekak ziklo bat eskaini dio Álex de la Iglesiari, otsaileko programazioan
Nafarroako Filmotekak hainbat ziklo ematen jarraituko du otsailean eta berri bati ere ekingo dio, Álex de la Iglesia bilbotar errealizadorearen lanak erakusteko. Lehen saioa otsailaren 9an, ostegunean, izanen da, euskal zuzendariaren filma lana emateko: Acción Mutante. Lan horrek ederki erakutsi zuen egileak zer zuen gustuko hala estetikan nola narrazioan, eta, besteak beste, Bardean filmatu zen. Programazioaren osagarri, lehen aldiz, Punto de Vista Nazioarteko Mintegia eginen da; aurtengoan, Amir Muhammad eta Sylvain Georg zinemagileen lanak erakutsiko ditu. Horrez gain, hainbat ziklo ere emanen dira: hots, Straub-Huillet, Federico Fellini, Ezinbesteko Zinema eta INAAC Panorama.

Nafarroako Filmotekak hainbat ziklo ematen jarraituko du otsailean eta berri bati ere ekingo dio, Álex de la Iglesia bilbotar errealizadorearen lanak erakusteko. Lehen saioa otsailaren 9an, ostegunean, izanen da, euskal zuzendariaren filma lana emateko: Acción Mutante. Lan horrek ederki erakutsi zuen egileak zer zuen gustuko hala estetikan nola narrazioan, eta, besteak beste, Bardean filmatu zen. Programazioaren osagarri, lehen aldiz, Punto de Vista Nazioarteko Mintegia eginen da; aurtengoan, Amir Muhammad eta Sylvain Georg zinemagileen lanak erakutsiko ditu. Horrez gain, hainbat ziklo ere emanen dira: hots, Straub-Huillet, Federico Fellini, Ezinbesteko Zinema eta INAAC Panorama.

Otsaileko programazioa gaur bertan, otsailaren 1ean, abiaraziko da, Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet zinemagileei eskainitako zikloaren bidez. Zehazki, En rachachant izenburuko lana emanen da, hots, Marguerite Duras idazlearen liburu baten egokitzapena; berriz ere eskolara joan nahi ez duen haur baten inguruko istorioa da. Ziklo horren baitan, halaber, ¡Sicilia! pantailaratuko da, 1999an egindako filma, Italiako uhartea, jendea eta bizimodua ederki erretratatzen duen pelikula.  Jean Luc Godard frantses zinemagilearen esanetan, “sekulan zinemari buruz eta muntaketarik buruz filmatu den filmik onena da”. Zikloari otsailaren 8an, asteazkenean, emanen zaio jarraipena, hiru pelikula emanen baitira:¡Lorena! , Humillados eta Toda revolución es una tirada de dados.

INAAC Panorama zikloaren barruan, berriz, otsailaren 2an, ostegunean,  Montxo Armendárizen No tengas miedo lana emanen da, eta, hilaren 16an, ostegunean, Mikel Ardanaz nafar zinemagileak bere Flores Silvestres film luzea aurkeztuko du.

Federico Fellini italiar zinemagilearen hainbat maisu-lan ere jarriko dira ikusgai; hain zuzen ere,  Amarcord, hau da, ingelesez egina ez den film onenarentzako oscar saria eskuratutakoa, otsailaren 3an emanen da; Casanova, berriz, hau da, jantzirik onenentzako oscar saria irabazitakoa, otsailaren 10ean; eta, Ensayo de orquesta, otsailaren 17an. 

Film luze guztiak 20:00etan emanen dira eta sarrerak 3 eurotan jarriko dira salgai (badago salgai 10 sarrerako abonu bat 20 eurotan, sei hilabeterako). INAAC Panoramako filmak eta Punto de Vista mintegikoak, aldiz, doakoak dira. 

Álex de la Iglesiari eskainitako ziklo berria
Nafarroako Filmotekak bat eginen du Euskal Filmategia Álex de la Iglesiari eskaintzen ari zaion zikloarekin, eta otsailaren 9an, zinema-ziklo berria estreinatuko du, bilbotar zinemagilearen lan batzuk emateko. Zikloak, zehazki, apirilaren 27ra arte iraunen du.  Lehen saioan bilbotarraren lehen lana pantailaratuko da, Acción Mutante; lan horrek ederki erakutsi zuen egileak zer zuen gustuko hala estetikan nola narrazioan, eta, besteak beste, Bardean filmatu zen.  Lehen saio hau 19:45ean hasiko da eta sarrerak 3 euro balioko du  (badago salgai 10 sarrerako abonu bat 20 eurotan, sei hilabeterako).

Ezinbesteko Zinema zikloan, ohi denez, asteazkenetako saioak eskainiko dira. Otsailaren 15ean, En bandeja de plata emanen da, hots, Billy Wilder zinemagile ospetsuaren komedia. Jack Lemmon eta Walter Matthau izan ziren protagonistak; eta, otsailaren 29an, Víctor Ericeren El espíritu de la colmena lanaren txanda izanen da. 

Otsaileko beste gauza berrietako bat Punto de Vista Nazioarteko Mintegia izanen da. Aurtengoan, Amir Muhammad eta Sylvain George zinemagileak etorriko dira, biak ere konprometituak eta gogoeta eragiteko moduko lanak egiten dituztenak. Lehen saioa, zehazki, otsailaren 22an izanen da, asteazkenean, 20:00etan hasita, bi zuzendarien atzera begirakoa eskaintzeko . Hilaren 24an, aldiz, Proyecto X Films delako ekimenaren txanda izanen da, hiru zinemagile berriren lanak erakusteko (Oskar Alegria, Diana Toucedo eta Jorge Tur).

 

itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.