Euskal Herrian filmatutako lehen film laburretako bat bihar, osteguna, iritsiko da Nafarroako Filmoteka Film hau Toulouse Zinematekak zaharberritu du CNCren (Centre National du Cinéma) laguntzarekin. Bere eduki historikoagatik baliotsua den zinemaren hasierara hurbiltzen gaitu, zazpigarren artearen ikuspegi orokorra izateko eta bere osotasunean ulertzeko beharrezkoa dena.
Gainera, zuzeneko pianoak esperientzia Pour Don Carlosen garaira hurbilduko du, zuzeneko musika-laguntza funtsezkoa baitzen zineman esperientzia atsegina izateko.