Iruñera egindako lehen bisitaren 100. urteurrenean, Ernest Hemingway protagonista izango da asteazkenean, hilak 28, ikusi ahal izango ditugun 2 dokumentaletan. Bilkura hau hilabete honetan zehar Iruñeko Udaleko Civivox sareak eta Nafarroako Idazleen Elkarteak sustatutako hainbat kultur adierazpeni amaiera emateko izan da. Oraingo honetarako, RTVEn emititutako bi programa erreskatatu ditugu, eleberrigile estatubatuarraren irudia eta Iruñearekin duen lotura errepasatzen dutenak.
Iruñea Hemingwayn (Jesus Yague, 1967) 26 minutu
TVEk ekoiztutako "La víspera de nuestro tiempo" telesail dokumentalaren pasartea, Jesús Fernández Santosek zuzendua.
Iruñeko eta joan den mendeko hirurogeiko hamarkadaren hasierako sanferminetako eszena dokumental bakanak biltzen ditu.
Jaia, Hemingway eta euskaldunak (Manuel Leguineche, 1999) 54 minutu.
Iruñea, Irati, Donostia, Mundaka dira Manuel Leguineche kazetari eta idazleak Ernest Hemingwayren Euskal Herriko arrastoen atzean gidatzen duen dokumentalaren agertoki nagusiak. Jeanette Hohberger, Paquito Garay, Gregorio Fuentes, José Mª Romera, Félix Maraña, Fernando Oyarzábal eta Teodoro Unzainen testigantzekin.
Ekainak 28, asteazkena. 19: 30ean.
Aurkezlea: Carlos Bassas (Asociación Navarra de Escritores de Navarra/Nafar Idazleeen Elkartea)