Miguel Ángel Calvo Buttini zuzendari tuterarrak Nafarroako Filmategia bisitatuko du datorren asteazkenean, urriak 11, 19: 30ean, Emiliaren proiekzioa dela eta, Zinema eta Zientzien zikloaren barruan. Saioak zuzendariaren aurkezpena eta solasaldia izango ditu.
Miguel Ángel Calvo Buttini (Tutera, 1962) zuzendari, gidoilari eta ekoizlea da, eta Donde el bosque se espesa (2017), Mami Blue (2010), 2 aurkari ia berdinak (2007) eta Emilia (2022) lanengatik da ezaguna. Hain zuzen ere, azken hau da asteazkenean proiektatuko den genero dokumentaleko filma, Emilia Pardo Bazáni buruzkoa. Emilia, XIX. mendeko espainiar literaturaren idazle garrantzitsuenetako bat, emakumearen eskubideen defendatzaile sutsua izan zen.
Sarrerak www.filmotecadenavarra.com webgunean eros daitezke, baita Filmotekako leihatilan ere, proiekzioak hasi baino 45 minutu lehenagotik. Saioaren prezioa 3 €-koa da.