Ellie Foumbi kamerundar-estatubatuar zinemagilea da, eta haren opera prima, Mon père, le diable , Veneziako Zinemaldian estreinatu zen. Nazioarteko zinemaldietan 27 sari irabazi zituen eta Independent Spirit Awards sarietan film luze onenaren sarirako izendatu zuten. Zinema independentearen 25 aurpegi berrietako bat izendatu zuen Filmmaker magazines aldizkariak, eta Zuzendaritzan lizentziatu zen Columbia Unibertsitateko Arte Eskolan. Zuzendariak bere filmografian hainbat film labur kontatzen ditu, hala nola Uniform (2015), Avalanche (2016), Last Day in Paradise (2017), edo No Traveler Returns (2019).
Ostiralean aurkeztuko duen filmak Marie Cisséren istorioa kontatzen du, Frantziako hiri txiki bateko zaharren egoitza batean sukaldeburu gisa lan egiten duen emakumearena. Baina Mariek sekretu izugarri bat ezkutatzen du, eta lasaitasuna apurtu egiten da Patrick (Souleymane Sy Savané) apaiz afrikarraren etorrerarekin, bere jaioterrian gertaera beldurgarri batean ezagutu zuena.
Sarrerak www.filmotecadenavarra.com webgunean eros daitezke, baita Filmotekako leihatilan ere, proiekzioak hasi baino 45 minutu lehenagotik. Saioaren prezioa 3€koa da.