Maiatzean zehar, Nafarroan Filmategia programak bi saio eskaintzen ditu. Lehena Tafallan izango da, maiatzaren 22an, 19:00etan. Bigarrena Auritzen izango da, maiatzaren 24an, 19:00etan.
Nafarroako Filmategia/Filmoteka Nafarroan Nafarroako Filmategiak Nafarroan duen presentzia plana da, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin sustatua eta NICDOk (Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio) antolatua.
Tafalla, Altsasu, Lizarra, Burguete, Agoitz eta Leitza dira programa honen parte diren herrietako batzuk. Nafarroako zinemarekiko lotura, Iruñeko egoitzaren programazioaren inspirazioa eta saioen "zineklub" formatua izango dira proiektuaren ezaugarri nagusiak. Hori dela eta, hilabete honetako saioek lotura estua dute Nafarroako lurraldearekin eta bertako ikus-entzunezko sortzaileekin.
Maiatzaren 22an Tafallan egingo den saioan Javier Celay zinemagile nafarraren bi film labur proiektatuko dira. Txori Maitea (2021) eta Yegua (2022) ikusiko ditugu eta gaur egun martxan duen proiektuari buruz hitz egingo digu.
Maiatzaren 24an Auritzen egingo den saioak Shortzinema katalogoko hiru film labur aurkeztuko ditu, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren/Príncipe de Viana Erakundearen Ikus-entzunezko Proiektuen eta Proiektu Digitalen Atalak antolatua. Nafarroako zuzendarien eta/edo ekoizleen film laburrak aitortzea, sustatzea eta zabaltzea bilatzen du. Saio honetan hiru film labur proiektatuko dira: (R)ojo por (R) ojo, El vuelo de las libélulas eta Krutxalteatik Uronarat. Saioan hiru film laburren taldeko kideak izango dira.