Joan den astean, 22 astelehenetik 26 ostiralera, igaro zen gazteei zuzendutako zinema tailerra Nafarroako Filmotekan. Klase teknikoak eman dira, zinema klasikoa ikusi da eta metraje laburreko 5 film filmatu dira gidoiak idatzi ta gero. 10 eta 16 urte arteko 23 gazte hartu dute parte lan hontan eta esperientzia hau guztiz gozatu dute. Gehiengoarentzat metraje laburreko film bat filmatu duten lehendabiziko aldia izan da hau eta guztiek erabili dute lehenengo aldiz 8 mm kamera filmatzeko. Filmatutako materiala errebelatzeko bidaliko da orain laborategira; gero montajea eginen da eta urriaren hasieran proiekzio txiki hauek proiktatuko dira (Filmotekan) formatu originalean (super 8 mm).
Kurtsoa zinema zaletasun baten bat sortu duen Tailer honetan parte hartu dutela adierazten duen Diplomaren eskura ematearekin bukatu zen. Izenak hurrengo hauek dira:
Nafarroako Filmotekak antolatu du, Mirada Nadir elkarteak prestatu du eta Paula Bordonada eta Ana Martinezek eman dute.