1969ko uztailaren 16an Kennedy lurmuturreko basetik (Florida, AEB) Apolo 11 espaziontzia atera zen. Bost egun beranduago, uztailaren 21ean, Eagle modulua ilargiratu zen eta gutxira, lehenengo gizonezkoak Lurraren satelitea lehenengoz zapaldu zuen: “urrats txikia niretzat, urrats erraldoia gizateriarentzat”. Zer gertatu zen abentura horrekin, espaziorako etengabeko bidaiak, Ilargiaren kolonizazioa, unibertsoaren konkista… promestu zuen horrekin?
Odisea horren 50. urteurrenean, H.G. Wells-ek irudimenarekin eta Julio Vernek oinarri zientifiko handiarekin iragarri zuten bidaia. Filmoteca de Navarra/Nafarroako Filmoteka-k zinemak giza amets horri eman zion ekarpena gogoratzen du, bidai hori egin aurretik filmatutako film batekin hasten (La gran sorpresa, 1964), Serie B-ko zientzia-fikzio zinemari omenaldia egiten, garaiko ikuslei hainbat dibertsio arratsalde eman ziena. Bigarren gauean, komedia umorean, ilargia zuzenean (La luna en directo, 2000) ikusiko dugu, izenak dioen bezala, Neil Armstrong-ek ilargia zapaldu zuen gauean gertatzen dena. Gertaera horren berria lehenik jaso zuen tokian giroturik dagoena: Australiako Parkes behatokian. Azkenik, thriller-a berreskuratzen dugu, Moon (2009) filmarekin, ilargian bizi-egoera bitxia proposatzen du, etorkizun hurbil batean.
***
Uztailaren 18an, osteguna. 22:15ean
LA GRAN SORPRESA (First Men in the Moon, 1964)
Uztailaren 23an, asteartea. 22:15ean
LA LUNA EN DIRECTO (The Dish, 2000)
Uztailaren 25an, osteguna. 22:15ean
MOON (2009)
Antolatzaileak: Nafarrako Filmoteka - Baluarte
Sarrera: 6€ (3 saioko abonamendua: 15€)
Lehiatila (Baluarte): Saioko egunean, 20:00-tik
Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin ikusiko dira filmak.
Taberna serbitzua terrazan (ezin da kanpoko produkturik kontsumitu)
Eguraldi txarra badago, filma barnealdean ikusiko da.
Arropa beroa eramatea gomendatzen da.