Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin, Filmoteka sortu da Nafarroan/Filmoteka Nafarroan, Nafarroako Filmoteka bertan egoteko plan berria
Proiektu horretarako, Nafarroako hainbat toki-erakunde (TTEE) Filmoteak proposatutako programazio-sare batean parte hartzeko gonbita egin zitzaien –egokitzetako iradokizunak kontuan hartuta-, eta dagoeneko , lehen etapa amaitu da, parte hartuko duten lehen herriak zehaztu baitira
5 herri: Altsasu, Estella/Lizarra, Leitza, Tafalla eta Corella izango dira proiektuaren hasierako etapa honetako protagonistak. Toki-erakundeei deialdia egin ondoren eta baldintzak betetzen dituzten hautagai-zerrendak aztertu ondoren hautatu dira. Horretarako, interés berezia jarri da Filmotekak berak Iruñeko egoitzan kudeatzen dituen proiekzio-baldintza teknikoak eskatzeko. Hauek dira hurrengo hilabeteetarako hitzartutako saioak:
Alsasua/Altsasu (Iortia Zentroa):
• 21/10/18 - Cholitas (Jaime Murciego, Pablo Iraburu, 2019)
• 21/11/22 - Esculpiendo la historia. Joxe Ulibarrena
(Ángel Garro, 2013)
• 21/12/20 - Zumiriki (Oskar Alegría, 2019)
Estella/Lizarra ( Los Llanos Zinema):
• 21/10/20 - Neskatoak (Ion Abril, 2016)
• 21/11/41 - Penitencia (Pili Múgica, 2017)
Tafalla (Centro Cultural Tafalla Kulturgunea):
• 21/9/22 - Los últimos de la Mejana (Patxi Úriz, 2019)
• 21/10/20 - Córtate el pelo (Marino Goñi, 2016)
• 21/11/24 - Montejurra 76, Claveles rojos para un adiós (Iratxe Pérez, 2016)
• 21/12/15 - Motxila 21 (Iñaki Alforja, 2016)
Corella ( María Villar Díaz Zinema):
• 21/12/2 – La etnografía de Navarra a escena (Bilketa-Mutua, 2019)
Leitza (Udal-zinema):
• Baieztatu gabe
Hasierako porposamenak lotura estua du Nafarroako zinermaren programazioarekin eta Forums Zinema sortzearekin, obren egileek parte har dezaten; hala, tokiko sormena zabaldu eta bultzatzeko . Proiekzioaren eta solasaldiaren dinamika izango da saio horien ezaugarri nagusia.
Saioak hilean behin eginen dira egoitza bakoitzean, eta prezioa euro batekoa izango da, Zinematekaren “Nafarroako Filmoteka” zikloko saioetan bezala.