Gaur egungo nekazaritzako elikagaien eredu globalizatuak ez du elikadura eskubidetzat hartzen, eta jakiak merkantzia huts bihurtu ditu. Paradoxa bat dago: munduan gosez dauden mila milioi pertsonen hiru laurdenak nekazariak dira, gehienak emakumeak. Aitzitik, Iparraldeko eta Hegoaldeko nekazari-mugimendu askok, horietako batzuk La Via Campesinaren inguruan bilduta, alternatiba gisa elikagai-subiranotasuna eta nekazaritza iraunkorra proposatzen dituzte.