ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseilua) DIM/MNEa 1977an sortu zuen. Ordutik, urtero egiten da, maiatzaren 18 inguruan. Filmotekak hasiera-hasieratik bat egin du ospakizun horrekin, eta data hori aprobetxatu du museoak edo bertan dituen obrak bere istorioen protagonista izango dituen filmen bat programazioan sartzeko.
The Savior for Sale: The Story of the Salvator Mundi filmaren proiekzioa aurkezten da, artearen munduko sekretu arakatugabeak aztertzen dituen dokumentala, Leonardo da Vinciren koadro ospetsuaren enkante batetik abiatuta.Zein da garai guztietako koadrorik garestienetako baten salmentaren atzean dagoen istorioa, Leonardo da Vinciren Salvador Mundi izenekoa? Trhiller erritmoan kontatutako dokumental honek enkantearen , katalogazioaren eta egungo artearen merkatuaren sekretuak azaltzen ditu.
Saioa maiatzaren 16an izango da, 19:30ean. Sarrerak webgunean edo leihatilan daude eskuragarri saio bakoitza baino 45 minutu lehenago. Pedro Luis Lozanoren aurkezpena izango dugu.