Nafarroako Filmotekak gaur, ekainaren 29an, itxiko du aurtengo lehen seihileko programazioa Zoya Akhtarren Zindagi Na Milegi Dobara (Sólo se vive una vez) indiar filmarekin. Filmaren zati bat Iruñean filmatu zen 2010eko uztailean. 2011ko irailetik 2012ko ekaina bitarteko denboraldiaren programazioan, 11.000 ikusletik gora izan dira Nafarroako Filmotekako proiekzio-aretoan. Udan atsedena hartu ondoren, filmotekak berriro ekingo dio programazioari irailaren 4an (asteartea) zine-ziklo berriekin.
Zindagi Na Milegi Dobara (Sólo se vive una vez) pelikulan Nafarroako eszenak grabatzerakoan, Iruñeko estra ugarik hartu zuten parte, 2010eko uztailean. Lehen zatian entzierroak filmatu ziren, eta, horretarako, Nafarroako 200 figurantetik gora bildu ziren: tartean, lasterkariak, udaltzainak eta ikusleak. Oihartzun handia izan zuen herrialde osoko komunikabideetan. Filmaketa Nafarroako hiriburuko lekurik enblematikoenetariko batzuetan egin zen; hala nola, Iruña kafetegian eta Burguen plazan. Ondoren, Errege Bardean eta Erdiko Zonako puntu batzuetan filmatu zuten.
Zindagi Na Milegi Dobara (Sólo se vive una vez) Iruñera iritsiko da Indian ibilbide arrakastatsua izan eta gero. Leihatilan izugarrizko arrakasta izan zuen (70 milioi ikusle), eta Asiako lurraldean 2011ko uda osoan diru gehien bildutako Hollywood-eko pelikula izatera iritsi zen.
Denboraldi berriaren aurrerapena
Irailean, Nafarroako Filmoteka beste ziklo batzuekin itzuliko da. Besteak beste, zineak hiriei eskainiko dien begirada eskainiko da, 1927. urteko Berlin, sinfonía de una gran ciudad pelikulatik hasi eta produkzio berriagoetara bitarte.
Horrez gain, ibaia beste pelikula batzuetako protagonista izango da, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak hartutako ekimenaren barruan. Halaber, Munduko Bigarren Gerrak protagonismo berezia izango du, material belikoaren eta zinematografikoaren erakusketa egingo baita, Nafarroako ateneoa babesten duten filmak ematearekin batera. INAAC Panorama atalean, irailean publikoari aurkeztuko zaizkio ekoizpenerako laguntza jasotako pelikulak.
Bestalde, Nafarroako Ana Diez zinemagilea bere lanaren atzera begirako zabalaren protagonista izango da urritik aurrera, eta NUPen eskutik Ezinbesteko Zinemak Filmotekara berriro ere ekarriko ditu Zinea Historian zehar handi bilakatu duten pelikula bikainak.