Albisteak
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011
Nafarroako Filmotekako atondoan, Juanjo Lazcano nafar artistaren margolanak ikusgai
Zazpigarren artearen ikonoak, hala nola Clin Eastwood edo Star Warseko robota, edota zinema beltz klasikoaren filmetako une ezagunak gogora ekartzen dizkiguten margolanak. Juanjo Lazcano nafar artistaren margolan sorta ederra ikusgai jarria baitago egunotan filmotekaren atondoan. Lan guztiak zinemaren munduari lotuta daude, eta erakusketa heldu den apirilaren 30era arte egonen da zabalik.

 

Juanjo Lazcano nafar artistak bere margolanik zinematografikoenak aukeratu ditu erakusketa horretarako. Clint Eastwood; C-3PO, edo bestela esanda,  Star Warseko robota; eta gangsterren garaiko polizia eta ikertzaile klasikoak… horra hor bere margolanetako protagonista batzuk.  Errealitatea/errealismoa eta misterioa konbinatzen dituen estiloari jarraikiz, Lazcanoren lan gehienek argazkiak dituzte abiaburu. Margolanetan, hondoekin asko jokatzen du, figurak nabarmentzeko. Hartara, oihal bereziak erabiltzen ditu; oihalon koloreak eta testurak pinturari nola halako bolumena ematen diote. Erakusketa Nafarroako Filmotekako atondoan egonen da ikusgai datorren apirilaren 30era arte.

Juanjo Lazcano Iruñeko Arte eta Lanbideen Eskola hezi zen. 2004az geroztik, hainbat talde-erakusketatan parte hartu du hiriko galerietan; azkena, 2012an, Ziudadelako Mistoen Pabilioian. Antonio Lópezek, Juan José Aquerretak eta José María Mezquitak emandako Pintura Figuratiboko tailerretan aritu da (2006-2010), eta Alfonso Ascunce eta Mikel Esparza izan ditu irakasle. 

Hainbat sari eman dizkiote; gehienbat, Nafarroako aire zabaleko pintura lehiaketetan. Era berean, haren lana Iruñea Hiria Arte Plastikoen XII. Bienalerako aukeratu zuten.

 

itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.