Albisteak
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011
INAAC Panoramak Pura vida dokumentala emanen du maiatzaren 31n, ostiralean
Pura Vida dokumentalak emanen dio bukaera Nafarroako Filmotekako maiatzeko programazioari. Lanean kontatzen da munduko mendigoizale onenetariko batzuek Iñaki Ochoa de Olzaren bizia salbatzeko egindako erreskatea. Filma INAAC Panorama zikloaren barruan dago, hau da, Nafarroarekin zerikusia duten film egin berrien zikloan, eta maiatzaren 31n, ostiralean, emanen da, 20:00etatik aitzinera. Sarrerak euro bat balioko du. Joan den maiatzaren 23an nafar mendigoizalea Annapurna mendian hil zeneko bosgarren urtemuga bete zen.

Pura Vida dokumentalak emanen dio bukaera Nafarroako Filmotekako maiatzeko programazioari. Lanean kontatzen da munduko mendigoizale onenetariko batzuek Iñaki Ochoa de Olzaren bizia salbatzeko egindako erreskatea. Filma INAAC Panorama zikloaren barruan dago, hau da, Nafarroarekin zerikusia duten film egin berrien zikloan, eta maiatzaren 31n, ostiralean, emanen da, 20:00etatik aitzinera. Sarrerak euro bat balioko du. Joan den maiatzaren 23an nafar mendigoizalea Annapurna mendian hil zeneko bosgarren urtemuga bete zen.
Migueltxo Molinaren eta Pablo Irabururen filma ikusi ez dutenek beste aukera bat izanen dute ostiral honetan, hau da, maiatzaren 31an, 20:00etan hasita, Nafarroako Filmotekan. Filmean kontatzen da nola saiatu ziren mendigoizale eta lagun batzuk  Iñaki Ochoa de Olza nafar mendigoizalearen bizia salbatzen. Dokumentala jatorrizko bertsioan emanen da, hau da, ingelesez, eta gaztelaniazko azpidatziak jarriko dira.
Arena Comunicación eta Txalap.art etxeek ekoiztua, filmean jasota daude erreskate-lanetan aritu ziren hamabi pertsonen lekukotasunak: Sergei Bogomolov, Alexei Bolotov, Don Bowie, Horia Colibasanu, Mingma Dorje, Nancy Morin, Nima Nuru, Mihnea Radolescu, Ueli Steck, Robert Symzack, Denis Urubko eta Alex Gavan. Era berean, Iñakik berak egindako adierazpen pertsonalak eta ezezagunak jasota daude; adierazpen horiei esker argi dago zergatik jendeak sentitu zuen bere burua moralki behartua haren bizitza salbatzen saiatzeko. Hain zuzen ere, saiakera hartan aritutako heroi haietako bat, Alexei Bolotov, joan den maiatzaren 15ean gertatu zen hilik mendian amilduta, Everesteko hego-mendebaldean bide berri bat irekitzen saiatzen ari zen bitartean.
Kritikariek eta ikusleek oso harrera ona egin diote Pura Vida filmari. Gogoratuko dugu Donostiako Zinemaldia 2012n euskal produkziorik onenarentzako Serbitzu saria eskuratu zuela, eta ondotik, aurten, beste bi sari etorri direla: mendigoizaletasunari buruzko film onenarentzako saria 61. Trento Film Festival jaialdian eta film onenarentzako saria 4. BCN Sports Film Festival Jaialdian.

Argibideak: www.puravidatheridge.com/blog/
 

itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.