Albisteak
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011
Nafarroako Filmotekak hirugarren Home Movie Day egingo du urriaren 18an
Etxean erabiltzeko lehen kamera (Patrhé baby 9,5 mm) merkaturatu zenetik 90 urte igaro dira dagoeneko, eta Nafarroako Filmotekak Home Movie Day, familia-zinemaren eta zinema amateurraren inguruko nazioarteko eguna antolatuko du berriro. Urriaren 18an, ostirala, izango da, 18:00etan, eta saioan zehar azken urtean filmotekan utzitako filmetako batzuk ikusteko aukera egongo da. Sarrera doan izango da.

Nafarroako Filmotekak hirugarren Home Movie Day egingo du urriaren 18an

Etxean erabiltzeko lehen kamera (Pathé baby 9,5 mm) merkaturatu zenetik 90 urte igaro dira dagoeneko, eta Nafarroako Filmotekak Home Movie Day, familia-zinemaren eta zinema amateurraren inguruko nazioarteko eguna antolatuko du berriro.  Urriaren 18an, ostirala, izango da, 18:00etan, eta saioan zehar azken urtean filmotekan utzitako filmetako batzuk ikusteko aukera egongo da. Sarrera doan izango da.

Saio honetan, azken urtean Filmotekaren artxiboan utzi diren, eta dagoeneko Nafarroako zinematografia-ondarea diren filmen zatiak emango dira. Nafarroako zinemagile zaleek egindako ikus-entzunezko lanak dira, eta, gehienak, XX. mendeko 30eko hamarkadatik 80ko hamarkadara bitartean egindako etxeko lanak dira. Gure hiria, gure janzteko modua, ekitaldiak eta festak nola egiten genituen erakusten dute.

Ikusiko diren lan horien artean egile hauek filmatutakoak ditugu: Francisco Rodríguez Alonso, Antonio Múgica, Luis Irache, Enrique Soler, Jesús Uriz Ron, jesús Luna Agurrea, Emilio de Hita Hita, José Mª González de la Riva Lamana, José Javier Martinicorena García, José Ramón Las Heras, Pedro Izcue eta Alfonzo Verdoy.

Filmak ematearekin batera, Javier Asínek musika zuzenean joko du. Asín nafar soinu-diseinatzaile eta konpositorea da. Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioan musika-ikasketak eginik, geroago Bartzelonara jo zuen, Moderna i Jazz musika-ikasgelako ikastaroak egiteko. Gaur egun, soinu-bandak sortu eta soinua diseinatzen du, ikus-entzunezko formatu orotarako. Azken lanen artean, nabarmentzekoa da soinu-burua izan dela Baztan filmean eta El nombre de la rosa antzezlanaren jatorrizko soinu-banda konposatu duela; antzezlana AdosTeatroa, La Nave taldeak eta Pentación Espectáculos etxeek ekoiztu dute.

Saioa 18:00etan hasiko da, eta doan izango da. Aretora sartzeko gonbidapen bat hartuko beharko dute ikusleek leihatilan.

Egunaren ospakizun hori Estatu Batuetan hasi zen, 2002. urtean, film-artxiboetan aditua den talde baten ekimenari esker, filmen memoria pribatuak gordetzeko garrantzia nabarmentzeko biztanleen artean. Ordutik aurrera gero eta leku gehiagotan antolatu da ekitaldia, eta, aurten, 15 herrialdetan egingo da; horietatik, 8, europarrak dira.

Ikusi hemen Home Movie Dayren trailerra.


 

 

itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.