Izaera familiar edo afizionatuko film-materiala entregatzeko egin diren etengabeko deialdien emaitza modura, Filmotekan partikularren 29 pieza jaso dira 2013an 16 mm, 9,5 mm, 8 mm eta S8 mm-tan. Une honetan, 72 pieza daude jasota eta 1930 eta 1980 urteen artean filmatutako 115.097 metro pelikula daude artxibatuta.
Filmak erregistratuta geratzen dira eta bertan utzi edo eman izanaren agiri bat ematen zaie titularrei materiala entregatzen dutenean, bai eta Artxiboaren dokumentaziorako nahiz kontsultarako egiten den telezinemako kopia digitalizatu bat ere.
47 pieza digitalizatu dira, eta, horri esker, material horren kontsulta errazten zaie Nafarroari lotutako gaiei buruzko irudiak eskatzen dituzten ikertzaile nahiz zinemagileei.
Egutegia 3 €-an dago salgai (2 €-an filmotekako abonua dutenentzat), Filmotekako leihatilan (emanaldi-egunetan, 19:30etik 20:00ak arte) eta INAACen bulegoetan (Liburutegiko eraikina eta Nafarroako Filmoteka, 08:30etik 14:30era).