Albisteak
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011
Nafarroako Filmotekako 2014ko egutegia salgai dago
Nafarroako Filmotekak 2014ko egutegi bat argitaratu du, bertan Nafarroako zinemagile afizionatuek filmatutako pelikulen irudiak jasotzen dira, eta haien filmografia Filmotekaren Artxiboan gorde da.

Izaera familiar edo afizionatuko film-materiala entregatzeko egin diren etengabeko deialdien emaitza modura, Filmotekan partikularren 29 pieza jaso dira 2013an 16 mm, 9,5 mm, 8 mm eta S8 mm-tan. Une honetan, 72 pieza daude jasota eta 1930 eta 1980 urteen artean filmatutako 115.097 metro pelikula daude artxibatuta.

Filmak erregistratuta geratzen dira eta bertan utzi edo eman izanaren agiri bat ematen zaie titularrei materiala entregatzen dutenean, bai eta Artxiboaren dokumentaziorako nahiz kontsultarako egiten den telezinemako kopia digitalizatu bat ere.

47 pieza digitalizatu dira, eta, horri esker, material horren kontsulta errazten zaie Nafarroari lotutako gaiei buruzko irudiak eskatzen dituzten ikertzaile nahiz zinemagileei.

Egutegia 3 €-an dago salgai (2 €-an filmotekako abonua dutenentzat), Filmotekako leihatilan (emanaldi-egunetan, 19:30etik 20:00ak arte) eta INAACen bulegoetan (Liburutegiko eraikina eta Nafarroako Filmoteka, 08:30etik 14:30era).

 

itzuli

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.